Zerdago
Itzuli agendara
"Araba Mugimenduan"
ErakusketaKulturklik

"Araba Mugimenduan"

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Arkabia

Gasteiz, Araba

Gratis (con invitación)

Araba mugimenduan programaren bigarren denboraldia heldu da, Arabako lurraldean filmatutako eta/edo Arabako pertsonek grabatutako irudi ezezagun berriekin. Oraingo honetan, Arabako Etnografia Mintegiaren bildumako orain arte argitaratu gabeko bi film ere. “Etxeko ukenduak” (1979) lanean azaltzen da nola, etxe gutxi batzuetara mugatuta eta modu puntualean, kremak eta ukenduak egiteko ohiturari eutsi zitzaion. Kasu honetan, Obekurin egiten zen “ileordeen ukendua” da protagonista; herri-medikuntzaren aztarna baliotsu bat, XX. mendera arte iraun zuena. Bigarren filma, Ballesta-torneroa, artisau-jarduera berezi baten funtzionamendua erakusten duen dokumentua da: ballesta-torneritza. Santa Cruzen oso zabalduta egon zen jarduera hau, baina 1980ko hamarkadaren amaieran artisau bakarra baino ez zen geratzen. Saio honetan luxuzko gonbidatua izango dugu: Miren Narbaiza abeslaria, MICE bere musika-proiektuaren izenez ezaguna. Berak zuzenean musikaz jantziko du emanaldia. Eskerrak eman nahi dizkiegu Arabako Etnografia Mintegiari eta Arabako Artxiboari irudiak lagatzeagatik. Irudiak Clara Sánchez Dehesak digitalizatu ditu.