Zerdago
Itzuli agendara
Gehitu + Zine Klub ButaK21: "La misteriosa mirada del flamenco"
ErakusketaKulturklik

Gehitu + Zine Klub ButaK21: "La misteriosa mirada del flamenco"

2026(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

Zelai Arizti Aretoa

Zumarraga

Gratis

Gehitu Euskadiko lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen elkartearekin batera antolatutako emanaldi honetan 2025eko Zinemaldian Sebastiane Latino saria lortu zuen "La misteriosa mirada del flamenco" izango da ikusgai. 1980ko hamarkadaren hasieran, Txileko basamortuan, hamaika urteko Lidia hautsez betetako meatzari-herri goibel baten bazterrean bizi den familia "queer" berezi baten baitan hazten da. Hedatzen hasi den gaixotasun misteriotsu baten errua egozten diete; diotenez, gizon batek beste batekin maitemintzean, begirada soil baten bidez transmititzen den gaitza da hori. Lidiak indarkeria, beldurra eta gorrotoa ditu aurrez aurre; harentzat familia da babesleku bakarra, baina maitasuna bera izan daiteke benetako arriskua. Informazio gehiago: filmaffinity.com