Zerdago
Itzuli agendara
Atlantikaldia 2026: La Mòssa + Besaide
MusikaesKulturklik

Atlantikaldia 2026: La Mòssa + Besaide

2026(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Errenteria

Gratis

2026ko Atlantikaldiaren egitarauaren barne. Atlantikaldian, La Mòssa eta Besaide elkartuko dira bereziki jaialdirako sortutako kontzertu batean. La Mòssaren ahots polifonikoek eta munduko perkusioek Besaideren folk garaikidearekin egingo dute bat; euskal tradizioko doinuak, alboka eta zanfona bezalako tresnen soinua eta munduko erritmoak uztartuz. Sustraietatik abiatuta etorkizunera begiratzen duen topaketa artistikoa izango da, kultura ezberdinen arteko elkarrizketa, sormena eta ospakizun kolektiboa oholtzara eramango dituena. Bi unibertso musikal, kontzertu bakar eta errepikaezin batean.