
MusikaesKulturklik
Emmusikadas 2026: Euskal Herriko Trabestiak
2026(e)ko irailaren 18(a), ostirala
Zentral Cafe Teatro
Iruñea, Nafarroa
Gratis
2026ko Emmusikadas Jaialdiaren barne. Euskal Herriko Trabestiak Zentralera iritsiko da. Artista eta ikuskizunen mugimendu honek euskal kultura, folklorea, umorea eta LGBTQ+ komunitatearen ikusgarritasuna oholtzetara eramaten ditu. Tradizioa eta modernitatea uztartzea helburu duen proiektua da. EMMUSIKADAS 2026 jaialdiaren edizio berri honetan, kolorez eta gizarte-kontzientziaz beteriko ikuskizuna eskainiko dute, kultura eta folklorea uztartuz. Askotariko artista eta interprete multidiziplinarrekin gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste: Haizemin, Posidonia Ozeanika, Albina Stardust, Divina Comedia eta Maruxak (Piki eta Diana Hiru).