Zerdago
Itzuli agendara
Joyful Gospel Choir
MusikaesKulturklik

Joyful Gospel Choir

2026(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Teatro Jesús Ibáñez de Matauco

Gasteiz, Araba

10 €

Vitoria-Gasteizen egoitza duen gospel abesbatza gara. Taldea 40 abeslarik eta jazzean espezializatutako bost musikari profesionalek osatzen dute. Musikari horiek Musikenen, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta Bartzelonako Liceun trebatu dira, besteak beste. Arabako, Errioxako, Burgosko, Kantabriako eta Nafarroako hainbat agertokitan aritu gara, baita Madrilgo Sala Clamores areto ospetsuan ere. Hainbat ekitaldi eta jaialditan parte hartu dugu: Jesús Guridi Kontserbatorioko Ondas de Jazz zikloan —bertan zuzeneko disko solidario bat grabatu genuen 2018an, Errabal Jazz zigilupean—; Barasoaingo Manuel Turrillas Jaialdian (Nafarroa); Vital por Álava zikloan; Vitoria-Gasteizko Jazzaldian; Noches de Jazz jaialdian (Laredo); eta IslaJazz jaialdian (Arnuero, Kantabria). 2020an, «Gospel del Siglo XXI» izeneko gure bigarren diskoa grabatu genuen Urdulizko (Bizkaia) Tío Pete estudioetan. Diskoak gospel garaikideari omenaldia egiten dion errepertorioa biltzen du. Etengabe ari gara esperientzia eta lankidetza berrien bila. Horri esker, 2017an Black Light Gospel Choir taldearekin partekatu genuen agertokia, eta 2018an Bazil Meaderekin Gospel Madrid mintegietan parte hartu genuen. Joyful Gospel Choirrek gizarte-lana ere egiten du, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen parte-hartzea diruz lagunduz.