Arbaso eguna
2026(e)ko irailaren 19(a), larunbata
Donostia, Gipuzkoa
Animatzen al zara jolastera eta etorkizun positiboak irudikatzera? Arbaso Eguna solarpunk mugimenduan inspiratutako rol-joko kolaboratibo batean oinarritzen da. Bertan, parte-hartzaileak gaur egungo gizarte- erronka batzuk konponduta dauden etorkizun batean kokatzen dira. Hortik abiatuta, atzera begiratzea eta egoera horretara iristea ahalbidetu duten erabakiak eta prozesuak irudikatzea da helburua. Horrela, erronka horien konplexutasuna ikuspegi irekiago eta eraikitzaileago batetik lantzen da, itxaropena kolektiboki ehuntzen den zerbait dela ulertuta. Proposamena irudimen kolektiboko joko honetan aritzeko elkartzea da, gure etorkizunari buruzko begirada positiboagoak aztertu nahi dituzten pertsona guztiekin batera. Jokoak ahots guztiek balio bera duten espazio bat sortzen du, eta gai delikatuez ingurune seguru, esperimental eta ludiko batean hitz egiteko aukera ematen du. Horregatik, edonoren parte-hartzea da aberasgarria, rol-jokoetan aldez aurretiko esperientziarik edo gai jakinen inguruko ezagutzarik izan beharrik gabe. Beste jokoren bat ere izango dugu eskura, probatu nahi duenarentzat.