Zerdago
Itzuli agendara
Naukas Bilbao 2026: Hastapenak
ErakusketaKulturklik

Naukas Bilbao 2026: Hastapenak

2026(e)ko irailaren 19(a), larunbata

Palacio Euskalduna

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Naukas Bilbao 2026ko bigarren jardunaldia, Naukas Bilbao Hastapenak, irailaren 19an, larunbatean, egingo da Euskalduna Bilbao jauregian, goizez eta arratsaldez. Aurreko edizioetan hitzaldi bakoitzak gai independiente bat jorratzen bazuen ere, aurten hitzaldi guztiek ildo nagusi bera izango dute: historiako hastapen handiak. Jardunaldia ikus-entzuleei zientziak aztertzen dituen hasiera nagusietako batzuen ikuspegi orokorra azaltzeko diseinatu da. Hamabost minutuko hitzaldietan zehar, zientziak aztertutako hastapen handietako batzuk jorratuko dira, unibertsoaren sorreratik bizitzaren, hizkuntzaren, musikaren edo teknologiaren hastapenetaraino. Helburua da ikus-entzuleek jardunaldian landutako gaien ikuspegi osoagoa eskuratzea. Gainera, Naukasen historian lehen aldiz, hitzaldi batzuk euskaraz emango dira. Hitzaldi horiek aldibereko itzulpena izango dute gaztelaniara. Ikuskizunerako sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ETB On plataformaren bidez eta Katedratik-en, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok profilean. Naukas Bilbao 2026 Hastapenak Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren parte da. Irailaren 16tik urriaren 4ra bitartean, BZPren bederatzigarren edizioak zientziaz beteko du Bilbo, hitzaldi, erakusketa, ikuskizun, tailer eta beste hainbat jarduerekin. Naukas Bilbao 2026 Hastapenak egitaraua GOIZEKO SAIOA | 10:15tik 13:00etara 10:15 – 10:30 Aurkezpena (euskaraz eta gaztelaniaz) 10:30 – 10:45 Miguel Santander García (astrofisikaria, Espainako Behatoki Astronomiko Nazionala: “El gran inicio” (Hastapen handia) – gaztelaniaz 10:45 – 11:00 Joanes Lizarraga Olano (kosmologoa, EHU): “Lehen argia” – euskaraz 11:00 – 11:15 Naiara Barrado Izagirre (astrofisikaria, EHU): “El sistema solar” (Eguzki-sistema) – gaztelaniaz 11:15 – 11:30 Pedro León Guerrero (idazlea eta dibulgatzaile zientifikoa, Córdobako Astronomia Elkartea):“Lunas” (Ilargiak) – gaztelaniaz 11:30 – 12:00 30 minutuko atsedenaldia. 12:00 – 12:15 Eva Villaver Sobrino (astrofisikaria, IAC): “Exoplanetas” (Exoplanetak) – gaztelaniaz 12:15 – 12:30 Santa Martínez Sanmartín (sistemen ingeniaria, ESA):“Exploración espacial” (Espazio-esplorazioa)– gaztelaniaz 12:30 – 12:45 Nahúm Méndez Chazarra (geologoa eta dibulgatzaile zientifikoa): “La Tierra” (Lurra)– gaztelaniaz 12:45 – 13:00 Kepa Ruiz Mirazo (fisikaria eta zientziaren filosofoa, Biofisika Institutua CSIC-EHU): “Bizitza” – euskaraz ARRATSALDEKO SAIOA | 17:30etik 20:00etara 17:30 – 17:45 Juan Carlos Gil Montoro (kimikari-fisikoa, GMV): “Vida multicelular” (Bizitza zelulaniztasuna) – gaztelaniaz 17:45 – 18:00 Lorena Pérez Hernández (hizkuntzalaria, Errioxako Unibertsitatea): “Origen del lenguaje(Hizkuntzaren jatorria) – gaztelaniaz 18:00 – 18:15 Gisela Baños Ros (fisikaria eta dibulgatzaile zientifikoa): “Ciencia ficción” (Zientzia-fikzioa) – gaztelaniaz 18:15 – 18:30 Esther Acha Peña (ingeniari kimikoa, EHU) eta Amets Moreno del Bado (ingeniari kimikoa, AVEQ Kimika): “Teknologia” – euskaraz 18:30 – 19:00 30 minutuko atsedenaldia. 19:00 – 19:30 Almudena M. Castro (fisikaria eta pianista) eta Rocío Carballo Álvarez (psikologoa): “Origen de la música” (Musikaren jatorria) – gaztelaniaz – 30 minutu 19:30 – 20:00 Susana Escudero Martín (kazetaria, Canal Sur) eta Guillermo Peris Ripollés (kimikaria, Jaume I Unibertsitatea): “Los límites de la ciencia” (Zientziaren mugak) – gaztelaniaz – 30 minutu