
Kultur 2026 - Nafarroako zuzeneko arteen programa
2026(e)ko ekainaren 20(a), larunbata → 2026 ira. 20(a)
Iruñea, Nafarroa
Nafarroako 42 herritan kontzertuak eskainiko dituzte Kultur programaren 31. edizioan, eta, horrez gain, Myriam Cameros Sierraren erakusketa bat izango da Bertizko Jauregian. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Ekainaren 19tik irailaren 20ra bitartean, aurreko edizioetan bezala, udako asteburu guztietan kontzertuak eta emanaldiak egingo dira Nafarroako hainbat herritan. Hala, programa ekainaren 19an, ostiralez, hasiko da, eta uda osoan jarduerarik gabeko bi egun baino ez dira izango: uztailaren 17a, ostirala, eta irailaren 12a, larunbata. Iaz, 15.010 lagunek parte hartu zuten Kultur programaren barruko jardueretan. Horietatik, 6.174 pertsonak arte eszeniko eta musika jardueretara jo zuten, eta 8.836 lagunek Bertizko Jauregian antolatutako erakusketa bisitatu zuten. Kultur 2026 programazioa Kulturren 31. edizioaren programazioak honako hauek jasotzen ditu: gaur egungo musika herrikoiaren 11 kontzertu, jazzeko 5 kontzertu, egile-musikako 4 kontzertu, musika elektronikoko 2 kontzertu, folklore garaikideko 8 kontzertu, musika tradizionaleko 4 kontzertu, flamenkoko 2 kontzertu eta rockeko 2 kontzertu. Arte eszenikoei dagokienez, dantza garaikideko 2 ikuskizun, kale-antzerki edo zirku-antzerkiko 2 ikuskizun eta dantza tradizionaleko emanaldi bat izango dira. Proposamenen hautaketa Nafarroako Music Commission-ek kudeatutako deialdi publiko baten bidez egin da. Hautaketan hainbat irizpide hartu dira kontuan, hala nola herriek adierazitako lehentasunak, emanaldien espazioak edo proposamen berrien ikusgarritasuna, betiere kalitate maila handia bermatuz. Programa ekainaren 19an, ostirala, hasiko da, bi kontzerturekin: Sara Zozayaren 'Nara' Tafallan, eta Crossover Ensemble taldearen 'El legado de Frank Sinatra en la música de Claude Bolling' jazz proposamena Fiteron. Ekaineko eskaintza osatuko dute Hot Mess taldearen kontzertuak Martzillan (ekainak 20), Zirika Zirkusen emanaldiak Oroz-Betelun (ekainak 21), Los Flamingos taldearen kontzertuak San Adrianen (ekainak 26), Circus Band taldearen emanaldiak Lerinen (ekainak 27) eta Estela Juliaren proposamenak Murillo el Fruton (ekainak 28, igandea). Uztaileko lehen asteburuan, Beran Apotheke taldearen musika elektronikoko kontzertua izango da (ostirala, hilak 3), Anavi Aberin / Muniango frontoi zaharrean ariko da (larunbata, hilak 4) eta Harribitxi Vianan izango da igandean, hilak 5. Bestalde, hilabeteko bigarren asteburuan Maskak taldearen kontzertua izango da (ostirala, hilak 10, Abaurregaina), David Yanguasena (larunbata, hilak 11, Cascante) eta Tuterako Txistulariena (igandea, hilak 12, Abartzuza). Era berean, Gari & Maldanbera eta Bruno Jimenez Zugarramurdin eta Estella-Lizarran ariko dira, hurrenez hurren, hilaren 18an, larunbatez, eta hilaren 19an, igandez. Hilabeteko emanaldiak Virenque taldearekin amaituko dira (Etxarri-Aranatz, ostirala, hilak 24), Diabulus in Musicarekin (Uxue, larunbata, hilak 25), Korrontzirekin (Agoitz, igandea, hilak 26) eta Aché Pa’tirekin (Lekunberri, ostirala, hilak 31). Abuztuko lehen egunetan MDR Madurgaren kontzertua izango da Puiun (larunbata, hilak 1), Erain konpainiaren dantza emanaldia Elizondon (igandea, hilak 2), eta Me Silent Quartet taldearen kontzertua Irunberrin (ostirala, hilak 7), Gussyrena Allon (larunbata, hilak 8) eta Qabalumena Garden (igandea, hilak 9). Hilabeteko eskaintzak aurrera jarraituko du hilaren 14an, ostiralez, Corellan, Vanesa Muelarekin; hilaren 15ean, larunbatez, Barbarinen, Xabier Arteidarekin; eta hilaren 16an, igandez, Xabierren, Altxorrak taldearekin. Hilabeteko azken asteburuetako emanaldiak Jaian Jai taldearen eskutik etorriko dira (Zangoza, ostirala, hilak 21), Baobabs Will Destroy Your Planet (Izaba, larunbata, hilak 22), Maite Iriarte (Larraga, igandea, hilak 23), Jesus Carbonell (Lodosa, ostirala, hilak 28), Luis Sanchez (Melida, larunbata, hilak 29) eta Divertimento Folk (Ezkaroz, igandea, hilak 30). Kulturren azken hilabetean Hogei Berriro taldearen kontzertua izango da Altsasun (irailak 4, ostirala), Gandeiarena Olaguen (irailak 5, larunbata) eta Kaleidoskoperena, Javier Colina eta Eva Fernandezekin batera, Tuteran (irailak 6, igandea). Hilabeteko bigarren asteburuko programazioak aurrera jarraituko du irailaren 11n, ostiralez, Arguedasen, Maximiliano Calvoren kontzertuarekin, eta irailaren 13an, igandea, amaituko da proposamen bikoitz batekin: Txori Zuri Dantza Taldearen emanaldia Leitzan eta Mon Day taldearen kontzertua Ribaforadan. Kultur 2026 programako azken emanaldiak Alfredo Piedrafitak eskainiko ditu Artaxoan irailaren 18an, ostirala; Hondorak Donamarian irailaren 19an, larunbata; eta Gwenhwyfarrek Orreagan irailaren 20an, igandea. 'Dibujos medicina / Sendagaiak' erakusketa Bertizen Emanaldiez gain, Kultur programak arte plastikoen erakusketa bat ere badu, eta aurten Myriam Cameros Sierra izango da protagonista, 'Dibujos medicina / Sendagaiak' lanarekin. Uztailean eta abuztuan Bertizko Jauregian bisitatu ahal izango den proposamen honetan, egileak ibilbide bisual bat eskaintzen du paper gaineko marrazkien eta eskultura txikien bidez; bertan, landareekin eta animaliekin nahasten eta eraldatzen diren gorputzak irudikatzen dira. Erakusketaren barruan, marrazketa zuzeneko bisita gidatu bat ere eskainiko da uztailaren 16an, ostegunez, baita helduei zuzendutako marrazketa kolektiboko saio bat ere, uztailaren 29an, asteazkenez, 'Akelarre ilustrado' izenburupean. Horrez gain, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 'Creación de personajes fantásticos' tailerra eskainiko da abuztuaren 16an, igandea. 'Dibujos medicina' erakusketari buruzko informazio guztia hurrengo estekan erantsitako dosierrean kontsulta daiteke. Kultur 2026: egitaraua (pdf)