
"Argiari bidea eman" - Naia del Castillo
2026(e)ko uztailaren 24(a), ostirala → 2026 ira. 20(a)
Iruñea, Nafarroa
Gratis
Argiari bidea eman Ziudadelako Bolborategian dago ikusgai, eta bertan Naia del Castillo euskal artistaren azken aldi honetako lanak biltzen dira. Berriki egin dituen bi proiektuen lanak– Anestesia (2023) eta Amaigabeko pultsua (2025)– barne hartzen ditu erakusketak, eta biek aurreko aroarekin hausten dute. 2021az geroztik, eskulturak argazkilaritza ordeztu du artistaren adierazpen-bitarteko nagusi gisa, eta gainera, parafina du euskarri lanak sortzeko orduan. Bilakaera hori islatu egiten da Iruñeko erakusgunean ikusgai dauden lanetan. Gorputzaren eta ekintzaren presentzia indartsua eta nolabaiteko jakin-min narratiboa ziren Naia del Castilloren ibilbidearen bereizgarri, baina aro berri honetan artistak bokazio abstraktuago bati eman dio bidea, eta hori arte-diziplinaren eta euskarriaren aldaketan islatzen da. Hala ere, lanetan parafina –solidotik likidora iragaten den materia anbiguoa– erabiltzeak aurreko aroko jakin-minei jarraitutasuna emateko aukera ematen dio artistari; izan ere, parafinazko gorputzek benetako pultsua dutela dirudi, eta geroratuko ekintza bat edukitzen ahal dute. Katalogoa