Zerdago
Itzuli agendara
Kilometro Lezo 2026
MusikaesKulturklik

Kilometro Lezo 2026

2026(e)ko abuztuaren 21(a), ostirala → 2026 ira. 20(a)

Lezo

Kilometro Lezo jaialdia zazpigarrenez ospatuko dute Lezon. Abuztuaren 21ean hasi eta irailaren 20an amaituko da, eta guztira, disziplina ezberdinetako 9 emanaldi izango dira herrian zehar. Zazpigarren edizioa ere ibiltaria izango da, azken urteetako formatuari jarraiki, herriko gune ezberdinetan antolatu dituzte ikuskizunak. Gainera, aurten bi espazio berritara iritsiko da jaialdia: Altamiragain parkeko anfiteatrora eta Lezoaundi Zuhaiztira, zehazki. Anfiteatroa birgaitzeko lanak egiten aritu da udala azken hilabeteetan eta Kilometro Lezorekin lehenengoz ekitaldi kulturalak egingo dituzte eremu berrituan. Kilometro Lezo jaialdiak disziplina ugari jasotzen ditu. Guztira hiru antzerki, kontzertu bat, dokumental baten proiekzioa eta bi dantza emanaldi izango dira. Abuztuaren 21ean izango da lehena, Hortzmuga Teatroaren Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna antzerkia Gurutze Santuaren Plazan, 22an Bitsa Konpainiaren Haritik tiraka antzezlana Lezoaundia zuhaiztian, eta 23an Trapu Zaharra konpainiaren Azkena eta bagoaz obra ikusteko aukera izango dute Lopene plazan. Jaialdiaren bigarren aldia abuztuaren azken asteburuan izango da, 28an Xak taldearen kontzertua Gurutze Santuaren Plazan eta 30ean saio bikoitza: Ander Sanchezen Landa bila clown ikuskizuna eta Osa + Mujika konpainiaren Tupper dantza emanaldia izango dira Altamiragain parkeko anfiteatroan. Azkenik, irailera salto eginez, 4ean Lezo, dantzaren sehaska dokumentalaren estreinaldia izango da Altamiragain parkeko anfiteatroan, 11n Dejabu Konpainiaren Itzulera lana Goiko Plazan ikusi ahal izango dute eta jaialdiarekin amaitzeko, Oinkarik eta Hika Teatroak prestatutako Makil Hotsak ikuskizuna antolatu dute irailaren 20rako. Kilometro Lezo 2026: egitaraua (pdf) Kilometro Lezo 2026: egitaraua Abuztuaren 21ean 19:30 — Hortzmuga Teatroa: Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna — Gurutze Santuaren plaza. Abuztuaren 22an Bitsa Konpainia: Haritik tiraka — Markesane parkea. Abuztuaren 23an Trapu Zaharra: Azkena eta bagoaz — Lopene plaza. Abuztuaren 28an Xak — Kontzertua — Gurutze Santuaren plaza. Abuztuaren 30ean Ander Sánchez: Landa bila — Clown ikuskizuna — Altamiragain parkeko anfiteatroa. Osa + Mujika: Tupper — Dantza — Altamiragain parkeko anfiteatroa. Irailaren 4an Lezo, dantzaren sehaska — Dokumentalaren estreinaldia — Altamiragain parkeko anfiteatroa. Irailaren 11n Dejabu Konpainia: Itzulera — Goiko plaza. Irailaren 20an Oinkari + Hika Teatroa: MakilHotsak — Amaiera ikuskizuna.