Zerdago
Itzuli agendara
"[L]URTU", Myriam Gesalagaren erakusketa LANBROAN elkartearen esku
ErakusketaKulturklik

"[L]URTU", Myriam Gesalagaren erakusketa LANBROAN elkartearen esku

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena → 2026 ira. 20(a)

Zalla

Gratis

LANBROAN, enkarterriko artista gazteen elkartea, 2026 eta 2027 artean eskainiko duen erakusketa zikloari hasiera ematen dio Irailean, [L]URTU, Myriam Gesalagaren erakusketarekin. Myriam Gesalaga (Zarautz, 1987), Paisaia Grafikoaren nozioan murgilduta, paisaiaren esparruan egon daitezkeen oinarri grafikoen irakurketak proposatzen ditu. [L]URTU paisaia definitzen duten elementu batzuen abstrakzio formalaren bidez eraikitzen da: ura eta lurra. Erakusketan dauden piezak, teknika grafikoetan eginak, formatu handiko serigrafia batez ere, aurretik sortutako serie-zatietatik abiatzen dira. Erakusketa Irailak 9tik Irailak 20ra, asteazkenetik igandera ikusgai egongo da Krisol Aretoan, 10:30-13:30 eta 16:30-19:00 ordutegiarekin. Irailaren 11a, ostirala, 18:00etan Myriam Gesalaga egilearekin topaketa informala ospatuko da bertan, non artistak bere obra eta prozesuari buruz hitz egingo duen.