
AntzerkiaesKulturklik
Magialdia 2026: Txoborro Magoa: "GEZUR GEHIEGI"
2026(e)ko irailaren 20(a), igandea
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia
Gasteiz, Araba
5 €
Magialdia 2026 - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren barne. Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi...