Compagnie SLB-ren "Ad Libitum"
2026(e)ko irailaren 20(a), igandea
Atabal
Miarritze, Lapurdi
22 €
Irailaren 20, Compagnie SLB-k bere "Ad Libitum" ikuskizuna Biarritzeko Atabal Aretoan aurkeztuko du. Ad Libitum sortzeko, gorpuzteko, interpretatzeko, norberarengandik ateratzeko, xahutzeko nahiari buruzko obra bat da. Dantza eta zuzeneko bateriaren arteko elkarrizketa goria, obra etengabeko hatsa da, sekula ase gabeko pultsazioa. Simon Le Borgne eta Ulises Zangs harrigarriek eramana, sorkuntza hau jalgitze bat da: eraldatzeko eta larruz aldatzeko larrialdi bat. Duo magnetiko bat, non bihotzaren taupadak musika bihurtzen diren eta higidura bakoitza premia gori batetik sortzen den. Bihotzeko batetik. Iraupena: 50' Le Temps d 'Aimer La Danse jaialdiarekin elkarlanean programatua.