
MusikaesKulturklik
Atlantikaldia 2026: Herri Arte Eskola: "Bretainiako konexioa"
2026(e)ko irailaren 20(a), igandea
Errenteria
Gratis
2026ko Atlantikaldiaren egitarauaren barne. Aurtengo Atlantikaldian, Herri Arte Eskolak Bretainiara begiratuko du, musikaren bidez bi lurraldeen arteko loturak esploratuz. Euskal Herriko eta Bretainiako ikasle eta irakasleek elkarrekin osatutako proposamenak bi kultura atlantikoen soinuak eta erritmoak ekarriko ditu oholtzara. Ezagutza, sormena eta esperientziak partekatzeko topaketa honetan, belaunaldi berriek musika dute elkargune eta adierazpide. Eragilea: Herri Arte Eskola