
"Bizkaiko Emakumeen Sarea Esparru Kulturalean"
2026(e)ko irailaren 21(a), astelehena → 2026 ira. 22(a)
Palacio Euskalduna
Bilbo, Bizkaia
Gratis
Bizkaiko Emakumeen Sarea Esparru Kulturalean emakume sortzaileen kongresu berriak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bultzatua, lurraldeko profesionalen beharrak, erronkak eta aukerak identifikatzeko galdetegi publikoa plazaratzen du. Zeintzuk dira Bizkaian kultura sortu, kudeatu eta bultzatzen duten emakumeak? Zer nolako zailtasunak aurkitzen dituzte eta zer laguntza beharko lukete beren garapen profesionalean? Nola ikusten dute etorkizuna? Hauek dira BESEK, Bizkaiko Emakumeen Sarea Esparru Kulturalean ekimena, erantzuten saiatuko den galderak, besteak beste. Horretarako, ekimen berri honek Bizkaiko ekosistema kultural eta artistiko osoko emakumeak bilduko ditu Euskalduna Jauregian irailaren 21ean eta 22an. Bizkaiko Foru Aldundiak BESEK babesten du, lurraldeko kultura eta sorkuntza-sektoreko emakumeen errealitatea hobeto ezagutzen eta haien beharretara hobeto egokitzen diren politika publikoetarantz aurrera egiten lagunduko duen ekimen estrategiko gisa. Topaketaren aurretik, BESEK-ek lurraldeko emakume sortzaile eta profesional guztiei parte hartzeko deialdi irekia luzatu die. Helburua honako hau da: sektorean lan egiten duten Bizkaiko emakumeen lehen erretratu kolektiboa osatzea, beharrizanak identifikatzen, politika berriak bultzatzen eta kolektiboa indartzen lagunduko duen hasierako urrats gisa. Horretarako, erakundeak kultura edo sormen-diziplinetan lan egiten duten emakume guztiei zuzendutako online galdetegi bat argitara eman du bertan euren esperientziak jasotzeko, problematika partekatuak hautemateko eta langile guzti hauen ibilbideen aniztasuna bistaratzeko. Jasotako erantzunekin profesional guzti horien egoera aztertu eta BESEK Liburu Zuria prestatzeko oinarri gisa erabiliko den ikerketa kolektibo bat egingo da. Informazio gehiago: bizkaia.eus