Zerdago
Itzuli agendara
Bilboko Berreginen Museoak 2026-2027 aldirako marrazketa eta pintura ikastaroetan izena ematea
BesteKulturklik

Bilboko Berreginen Museoak 2026-2027 aldirako marrazketa eta pintura ikastaroetan izena ematea

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea → 2026 ira. 22(a)

Museo de Reproducciones de Bilbao

Bilbo, Bizkaia

Inscripción (solo online)

Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan trebatzeko aukera eskainiko du aurten ere, 2026-2027 ikasturterako deialdi berriarekin. Bost taldetan banatuta eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula epea datorren irailaren 15ean irekiko da (10:00etatik aurrera) eta irailaren 22an (19:00etan) amaituko. Matrikula erakunde bizkaitar honen webgunearen bitartez egin behar da (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus ). Beste batzuetan bezala eskolak Berreginen Museoaren egoitzan eskainiko dira, Mirasol kondearen kaleko 2. zenbakian. Matrikula-sistemaren funtzionamendua: Matrikula egiteko, Bizkaiko erakundearen webgunera sartu beharko da. Horretarako esteka JARDUERAK atalean dago. Ikasle bakoitzak, matrikula egitean, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldea aukeratu beharko ditu. Hiruhilekoen kasuan, aukera egongo da hiruhileko bat, bi edo hirutan (ikasturte osoa) matrikulatzeko. Taldeen kasuan pertsona horrek eskainitako bost txandetatik bakarra aukeratu ahal izango du. Zerrendak irailaren 24an egingo dira, zozketa bidez, txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean. Matrikula egitean erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio, bere lehentasunarekin. Esleitutako zenbakiak automatikoki sortuko dira. Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da, salbuespenik gabe. Matrikulak irailaren 25etik 27ra bitartean formalizatu ahal izango dira Berreginen Museoan, eta behin betiko zerrendak hil bereko 30ean argitaratuko dira. Sarbide digitala Museoan: Eten digitala gainditzeko eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin, kasu honetan ere berriz matrikula online bakarrik egin ahal izango baita, Museoak sarbide digitaleko puntu bat jarriko du erabiltzaileen eskura. Oraingo honetan nahi duten ikasleek Berreginen Museoaren egoitzan (Mirasol kondearen kalea 2) izango dute matrikula egiteko aukera, eta ez Museoan bertan, aurreko kasuetan bezala. Horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea 94 679 02 55 (Museoaren ordutegian) edo 94 415 76 73 telefonoetan (10.00-16.00). Behin hitzordu hori lortuta eskatzaileak erakundera hurbildu ahal izango dira, bertako langileek matrikula egiten lagun diezaieten, irailaren 15etik 22ra bitarteko astean. Marrazketa eta pintura: Ikastaroan zehar marrazketa naturalean edo akuareletan oinarritutako trebetasunak garatuko dira, eta marrazketako eta sormen-proiektuetako teknikak eta materialak bezalako alderdiak jorratuko dira. Ikastaroak 16 urtetik gorako edozein marrazki-zaleri zuzenduta daude, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan banatzen dira: Urriaren 1etik abenduaren 23ra, biak barne Urtarrilaren 7tik apiliraen 16ra, biak barne (jai egunik gabe) Apirilaren 20tik ekainaren 25era Txanda hauek ezarriko dira: A TALDEA: astearte eta ostegunetan 10:30etik 12:30era B TALDEA: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:50era C TALDEA: asteazken eta ostiraletan 10:30etik 12:30era D TALDEA: asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 17:50era E TALDEA: astearte eta asteazkenetan 18:10etik 20:00etara Matrikularen prezioa 110 eurokoa da hiruhileko baterako, 205 eurokoa bi hiruhilekorako eta 300 eurokoa hiru hiruhileko ikasturte osorako. Pentsiodunen, erretiratuen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen, familia ugarien, langabezian dauden pertsonen eta ikasleen kasuan prezioa 75 eurokoa, 140 eurokoa eta 205 eurokoa da hiruhileko baterako, birako eta hirurako, hurrenez hurren. Zalantzarik izanez gero, azalpenak emango dira 946790255 telefonoan eta Berreginen Museoaren webgunean. Bertan argibideak eta matrikulazio-oinarri osoak jasoko dira. Aurten, berrikuntza moduan harremanetarako beste zenbaki bat gehitu da zalantzak argitzeko: 94 415 76 73.