Zerdago
Itzuli agendara
Mireia Delgado: "Haur literatura eta berriak"
ErakusketaesKulturklik

Mireia Delgado: "Haur literatura eta berriak"

2026(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Biblioteca Central de San Sebastián (Sección infantil)

Donostia, Gipuzkoa

gr

Haur literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Mireia Delgadoren eskutik. Iraila eta urrian zehar egingo diren hiru saiotan, haurrei zuzendutako literaturako berriak eta altxorrak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Azken bi saioetan izuari buruzko haur literatura landuko dira bereziki Liburu berriak ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik izuaz hitz egiteko aukera izango da eta, bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen hainbat dinamika ere emango dira ezagutzera. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie helduei. Hurrengo saioak: urriak 8 eta 22.