
"Muguruza FM 40 Tour" estreinaldirako sarrerak (irailak 24 - Belodromoa)
2026(e)ko irailaren 24(a), osteguna
Velódromo Antonio Elorza (Anoeta)
Donostia, Gipuzkoa
8,75 €
Abuztuaren 18an, 10:00etan, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko (irailaren 18tik 26ra) Belodromoko saioetarako sarrerak ipiniko dira salgai. Programazioak Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia barne hartzen ditu. Halaber, auditoriumak —2.000 pertsonatarako edukiera duenak— Kontzertua & Emanaldia ekimen tradizionala —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua— hartuko du, baita amaierako galaren emankizuna eta Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko goizeko emanaldiak ere. Belodromoak datorren irailaren 24an hartuko du, 19.00etan, Muguruza FM 40 Tour lanaren emanaldia. Ander Merino Etxebestek (Donostia, 1995) eta Fermin Muguruzak (Irun, 1963) elkarrekin zuzendu dute dokumentala, Muguruzaren azken bira musikalaren testuinguruan sortua, artistaren 40 urteko ibilbidea deskribatzen du: konpromisoa, erresistentzia kulturala eta identitate kolektibo bihurtutako abestiak. Ez da izango musikari gipuzkoarra Zinemaldian dagoen lehen aldia, Zinemiran aurkeztu baitzituen Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina (2009), Next Music Station: Lebanon (2011), NOLA? (2016), Black is Beltza (2018) eta Bidasoa 2018-2023 (2023); Zuloak (2012), berriz, Zabaltegi Bereziak sailean, eta Black is Beltza II: Ainhoa (2022) azkenik, Belodromoan. Belodromoko emanaldietarako sarreren prezioa 8,75 eurokoa da eta bihartik (asteartea, abuztuaren 18a, 10:00ak) aurrera erosi ahalko dira Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen medioz (https://sansebastianfestival.janto.es eta https://tickets.kutxabank.es, hurrenez hurren). Saio bakoitzeko lau sarrera baino ezin dira erosi, eta eragiketa bakar batean gutxienez hamar sarrera erosten dituenari % 25eko deskontua aplikatuko zaio. Donostia Kultura txartelarekin (soilik leihatilan) eta Kutxabanken Gaztetxartelarekin ere aplikatzen dira.