Zerdago
Itzuli agendara
IRAKURLE TALDEA: "Itzalen distira" (Arrate Egaña)
ErakusketaesKulturklik

IRAKURLE TALDEA: "Itzalen distira" (Arrate Egaña)

2026(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Biblioteca de Beasain

Beasain

Gratis

Itzalen distira Oroitzapen gogaikarri bat atzean uzteko beharra duen preso ohia. Aitaren hileta-elizkizuna fede-krisi betean dagoen apaizaren esku utzi nahi duen andre ateoa. Leihotik ikusten duen neskatxa batenganako obsesioak jotako atsoa. Ehiztariek utzitako hondakinak garbitzeko ardura hartu duen neska parea. Iktus bat izan ostean azkenekoa izan litekeen bidaia aspergarria abiatu duen emakumea. Irakasle ohi batekin topo egitean nerabezaroko maitasun-istorio bat berpizten zaion gaztea. Fikzio-adikzioak pasadizo ero batean murgildu duen emakumea. Ezusteko albiste ilun batek argira daramatzan hiru andre. Ipuinen protagonistek, harrapatuta dauzkaten egoera tragikomikoetatik abiatuta, aurre egin beharko diete obsesioari, ihes egiten dien denborari, heriotzari edota sakrifizioari. Arrotza zaiguna ulertzeko aukera emango digu Arrate Egañaren bilduma honek. Arrate Egaña Errenterian jaio zen, 1963an. Bilbon lan egiten du, hizkuntzen teknikari gisa, ISEI-n, EAEko irakas-sistema ebaluatu eta ikertzen duen Hezkuntza Saileko erakundea. Hogeita hamar liburu inguru argitaratu ditu ume, gazte eta helduentzat, hainbat generotakoak (antzerkia, eleberria, ipuina…). Literatur sari batzuk irabazi ditu, hala nola Baporea (1999), Erroxape (2000), Emakumeak Kontari (2002), Lizardi (2011), Gabriel Aresti (2012), Donostia Hiria (2012) eta Mikel Zarate (2015).