Zerdago
Itzuli agendara
MusikaesKulturklik

1TZ4L1 3T4 P1ZTU

2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Donostia, Gipuzkoa

2026ko Bertso Aroa izeneko zikloaren barruan, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU bertso saio elektronikoa. Emanaldian bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta. Besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz. Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dituzte musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots efektuak baliatuz. Bertsolariak: Ekhiñe Zapiain, Eli Pagola eta Miren Artetxe. Musikariak: Manex Pagola eta Aner Peritz. Gai jartzailea: Ainhoa Urien.