
"Go!azen 13" estreinaldirako sarrerak (irailak 25 - Belodromoa)
2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala
Velódromo Antonio Elorza (Anoeta)
Donostia, Gipuzkoa
8,75 €
Abuztuaren 18an, 10:00etan, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko (irailaren 18tik 26ra) Belodromoko saioetarako sarrerak ipiniko dira salgai. Programazioak Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia barne hartzen ditu. Halaber, auditoriumak —2.000 pertsonatarako edukiera duenak— Kontzertua & Emanaldia ekimen tradizionala —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua— hartuko du, baita amaierako galaren emankizuna eta Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko goizeko emanaldiak ere. Ostiralean (irailaren 25a), 18.30ean emango da Go!azen 13. Itziar Gómez Sarasolak (Errenteria, 1964) berriz ere eramango du Belodromoko pantaila erraldoira eta eszenatokira ikus-entzule gazteenentzat horren gustukoa den telesailetako bat. Telebistarako film gisa sortu bazen ere, telesailak jada 13 denboraldi ditu oraingoarekin, eta horietako bakoitzak uda berri bat erakusten digu Basakabi kanpamentuan. Belodromoko emanaldietarako sarreren prezioa 8,75 eurokoa da eta bihartik (asteartea, abuztuaren 18a, 10:00ak) aurrera erosi ahalko dira Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen medioz (https://sansebastianfestival.janto.es eta https://tickets.kutxabank.es, hurrenez hurren). Saio bakoitzeko lau sarrera baino ezin dira erosi, eta eragiketa bakar batean gutxienez hamar sarrera erosten dituenari % 25eko deskontua aplikatuko zaio. Donostia Kultura txartelarekin (soilik leihatilan) eta Kutxabanken Gaztetxartelarekin ere aplikatzen dira.