Zerdago
Itzuli agendara
ErakusketaKulturklik

San Andresen 20. urteurrena ospatzeko jarduerak

2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Gasteiz, Araba

17:00 - 19:00 San Andres kiroldegia Publiko guztiak Datorren irailaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara, San Andresek bere 20. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera eskainiko ditu. Zatoz eta parte hartu nahi duzun guztian! IGERILEKU HANDIAN 17.00-18.00: URDANTZA igeriketa sinkronizatuko klubak ikuskizun bat eskainiko digu eta ondoren beraiekin igeri egin eta euren esperientziatik ikasteko aukera izango dugu. 18.00-19.00: NEREIDA Urpeko Hockeyko Sub Klubak, era berean, bere klase baten erakustaldia eskainiko digu eta ondoren nahi duen orok parte hartu ahal izango du. IGERILEKU TXIKIAN 17.40-18.20: Aquagym klasea emango da. KANTXAN 17.00-19.00: Badmintonean jokatu ahal izango da ARRIAGA Klubarekin, Ping-pongean GASTEIZ Klubarekin eta beste joko batzuetan, hala nola pickleball, zirkuituak eta indiakak. SASKIBALOIKO KANPOKO KANTXAN/EURIA EGITEN BADU GIMNASIOAN 17.00-18.30: Zumba klasea emango da eta ondoren luzaketa klasea. PADEL KANTXETAN 17.00-19.00: 4 bikotez osatutako padel txapelketa bat egongo da, eta partida bakoitza 15-20 minutukoa izango da. Izena aurrez aurre eman behar da San Andres kiroldegian. Bikoteak zozketa bidez egingo dira txapelketaren hasieran eta partida bakoitzean aldatu egingo dira (irabazi duen jokalari bakoitza aurreko partidan galdu duen batekin jokatuz eta horrela hurrenez hurren). Sari sinboliko bat emango da, banaka gehienezko puntuazioa lortzen duten pertsonentzat. Sarbidea Sarrera librea lekuak bete arte.