Zerdago
Itzuli agendara
Hiriko Soinuak 2026: Finala
MusikaKulturklik

Hiriko Soinuak 2026: Finala

2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Barakaldo

Gratis

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak musika-lehiaketaren zortzigarren edizioak baditu finalistak dagoeneko. Finala irailaren 26an, larunbata, izango da Barakaldoko San Bizente parkean, eta sarrera doakoa izango da. Zortzigarren edizioko lau talde irabazleen izenak —Euskarazko kategoriakoarena barne— finaleko kontzertuen ondoren jakinaraziko dira. Proposamen irabazleek Hiriko Soinuak jaialdian joko dute, urriaren 23an eta 24an Barakaldoko Herriko plazan egingo den ekitaldian, ibilbide ezaguna duten artistekin batera. Lehiaketako epaimahaia honako hauek osatuko dute: Janire López artista (SUA taldekoa), Jon Asier Zubelzu (Gaua Estudioko soinu-teknikari titularra) eta Iker Bárbara (MondoSonoro hedabide espezializatuaren Euskal Herria-La Rioja edizioko koordinatzailea). Hiriko Soinuaken zortzigarren edizioan 150 musika-proiektuk eman dute izena, eta, horrela, aurreko errekorra gainditu dute berriro. Sari nagusia eskuratzeko hautagaiak hauek dira: Cabaret, Basaurin sortutako rock laukotea, Basauri, Amorebieta-Etxano eta Gernikako kideekin; Norman Bates, 2019an Plentzian sortutako taldea, 2025ean bere lehen EP-a argitaratu zuena; eta Silkat, 2023an Bilboko Errekalde auzoan sortutako indie-rock hirukote gaztea, iaz bere lehen EP-a, A Sip Of Joy, kaleratu zuena. Barakaldoko artista onenaren saria lortzeko hautagaiak hauek dira: Larss, Lara Beriain Ramosek sortutako proiektu pertsonala; Soporte Vital Básico, 2020an sortutako laukotea, 1980ko hamarkadako New Wavearen eraginarekin; eta Últimos nómadas, Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko kideek osatutako taldea, Josu Bernaola musikariaren eta Álex de Benito ekoizlearen arteko lankidetzaren emaitza. Azkenik, BBK-Berdintasun Saria eskuratzeko hautagaiak hauek dira: Lova Lois, Astrabudua-Erandioko Lola Guerricaechebarria rapero, poeta eta kantautorearen alter ego artistikoa; Mandarinas al sol, Bilboko sei kideko taldea, joan den ekainean bere lehen EP-a, Zumo de Jarana, kaleratu zuena; eta Xendra, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat udalerritako zazpi kidek osatutako euskal taldea. 18:00 | Ateak irekitzea 18:30-23:00 | Emanaldiak (ordutegi zehatzak aurrerago jakinaraziko dira) 23:00 | Epaimahaiaren deliberazioa eta 2026ko irabazleen iragarpena 23:30 | Finala