Zerdago
Itzuli agendara
Plateruena - Izar Records 2026: FINALA
MusikaKulturklik

Plateruena - Izar Records 2026: FINALA

2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Durango

Gratis

Maiatzean abiatu zen Durangoko Udalak eta Izar Records-ek elkarlanean bultzatutako "Plateruena – Izar Records" talde eta bakarlarien lehen musika-lehiaketa, sorkuntza artistikoa bultzatzeko eta Euskadiko erakustoki musikalean tarte bat egiteko asmoz sortu zen lehiaketa. 40 izen ematetik 30 taldek gainditu zuten parte hartzeko gutxieneko kalitatearen langa. Lehiaketan zehar 5 taldek parte hartzeari uko egin diote arrazoi ezberdinengatik, hala, 25 talde lehiatu dira maiatzean abiatu eta uztailaren 17an amaitu zen kontzertu sortan. Irailaren 26an izango den finalean parte hartuko dute Lorreine, Dorre, Alerta Petrov, Slide eta Sweet Rage taldeek sari nagusiak eta durangaldeko ordezkarientzako sariak eskuratzeko. Irailaren 26ko lehiaketan lehen 3 sarien irabazleak hautatuko dira, alegia, LP eta EPen grabazioak eta Durangaldeko talderik onena. Hala ere, musika munduan tarte bat egiteko ezinbestekoak diren Irudia eta Soinua kategoriek ere saria izango dute; posible izanik irabazlea ez den talderen batek Irudi eta Soinu kategoriatan irabaztea. Lehen sailkatua: 10 abestiko LP baten grabazioa (5 grabazio egun, 10 nahasketa eta masterizazio egun 1 barne). Bigarren sailkatua: 5 abestiko EP baten grabazioa (3 grabazio egun, 5 nahasketa eta masterizazio egun 1). Durangaldeko banda onena: 2026ko San Faustoetako kontzertua, 600 €-ko cachearekin, eta single baten grabazioa. Metal talde onenak KOBA LIVE jaialdiaren 2027ko edizioan parte hartuko du. Eszenaratze onenari saria: Single baten grabazioa eta bideoklip baten ekoizpena. Soinurik onenari “Txirula” saria: Musikarientzako material berezituko pack bat.