
Eleizetan Kontzertu zikloa 2026: egitaraua
2026(e)ko irailaren 5(a), larunbata → 2026 ira. 26(a)
Amorebieta-Etxano
Gratis
Amorebieta-Etxanoko udalerriko elizetan eta baselizetan irailean eskaintzen diren ganbara musikako kontzertuek osatutako programa da Eleizetan. Aurtengo edizioa irailaren 5etik 26ra bitartean ospatuko da. Egitaraua Boroako San Pedro basilikan hasiko da, Irati Bilbao durangarraren kontzertuarekin. Bloom izeneko proiektua aurkeztuko du, eta haren emanaldia izango da udalerriko ondare erlijiosoaren hainbat txokotatik igaroko den ibilbide musikalaren lehen geltokia. Irailaren 12an, berriz, Aitor Huergo pianista izango da protagonista Dudeako San Miguel basilikan. Hurrengo egunean, Garaitondoko San Isidrorenean, Musikeneko Ikasleak proposamena izango da entzungai; Euskal Herriko goi-mailako musika ikasketetan ari diren interprete gazteen lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko duen emanaldia. Zikloaren azken txanpa irailaren 19an hasiko da Bernagoitiako San Miguel elizan, Jou González eta Marta Cararen kontzertuarekin. Amaiera, berriz, irailaren 20an izango da Andra Mari elizan, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrak (AMCB) eskainiko duen emanaldiaren eskutik.