
Dirdir 2026: Zabala: "Taxi Driver"
2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata
Arkabia
Gasteiz, Araba
10 €
2026ko Dirdir jaialdiaren barne. Jon Aguirrezabalagak Zabala izena hartu zuen We Are Standard aurreko proiektua amaitu ondoren. Musikagile eta ekoizle bilbotarra lan pertsonalagoa ekoizten hasi zen, musika elektronikoaren parametroetatik gertu, baina ikuspegi esperimentala eta irekia zuena. Paisaia gautarrak, ilunak, nolabaiteko nostalgiaz tindatuak, eta arauak bestelakoak diren unibertso batean bizi izatearen sentsazio etengabea alboan. Ibiltze gauzale horretan, badirudi Zabalaren proposamena bat datorrela Martin Scorsesek Taxi Driver-en protagonistari biziarazten dion noraezean ibiltze itogarriarekin. Film horren estreinaldiaren berrogeita hamargarren urteurrenarekin bat eginez, ekoizle bizkaitarraren musikak Travis Bickle ikonikoaren infernuetarako jaitsieraren ikuspegi osagarria proposatuko digu gizarte bortitz eta psikotikoan. Taxi Driver-entzako egin duen musika zuzenean joko du Zabalak pelikularen 50. urteurrenean, filma ematen ari diren bitartean. Taxi Driver Martin Scorsese. AEB, 1976, 113′. Jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Osasun mentaleko arazoak dituen Vietnamgo Gerrako beterano bat taxilari egiten ari da lan New Yorken, eta bere inguruan antzematen ari den gainbeherak indarkeriarako duen nahia elikatuko du.