
Dirdir 2026: "Masterclass de Zabala sobre producción musica"
2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata
Arkabia
Gasteiz, Araba
Gratis (con invitación)
2026ko Dirdir jaialdiaren barne. Jon Aguirrezabalagak (Zabala) emango duen maisu-klaseak ekoizpenaren bideak jorratuko ditu, bai musika-proiektuei dagokienez, bai ikus-entzunezkoen arloko soinu-bandei dagokienez. Arlo bi horien artean alde ugari badaude ere, proiektu bakoitzaren berezitasuna bilatzea izango du helburu, baita hori lortzeko ditugun tresnak eta baliabideak azpimarratzea ere. Zabalak ibilbide luzea du musika ekoizpenean eta “Maspalomas”, “Los Aitas” eta “Desaparecido” filmen soinu banden nahasketan. We Are Standard talde desagertuko kide izan zen, eta lau disko argitaratu eta 500 kontzertu baino gehiago eman zituen nazioartean talde horrekin. Gaur egun, zinemarako nahiz antzerkirako egiten duen konpositore lana proiektu propioekin eta beste artista batzuentzako ekoizpen lanekin uztartzen du Bilboko Deustu auzoko El Tigre bere estudioan. Lan horietan hainbat artistarekin aritu da lanean, hala nola Verde Prato, Sara Zozaya, Kokoshca, Silitia, Merina Gris, Delaporte, Airu eta Reina Republicana, besteak beste. Iraupena: 2 ordu