Zerdago
Itzuli agendara
"Pijama para seis"
AntzerkiaesKulturklik

"Pijama para seis"

2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Baztartxo Udal Antzokia

Azkoitia

Mercedes emaztea ama ikustera joan dela baliatuta, Fernandok Susi maitalea asteburua elkarrekin igarotzera gonbidatu du; hori bai, zurigarri bat izateko asmoz, Carlos laguna ere gonbidatu du badaezpada. Plana ezin hobea da, eta Fernandok sukaldari bat ere kontratatu du ezeren falta izan ez dezaten: Susana. Aldiz, gauzak ez dira Fernandok irudikatu bezala irtengo, eta buruan zuen gau erromantikoa gau ezin eroagoa bilakatuko da: ez direnaren plantak egin beharko dituzte guztiek, ezkutatzen dutena agerian geratu ez dadin. Pijama para seis korapiloz betetako komedia ezin barregarriagoa da, erritmo frenetikoa duena: antzerki lan ezin landuagoa aurkituko du ikusleak, bai eta barreak neurtzeko bene-benetako metronomo bat ere. Fitxa artistikoa: Egilea: Marc Camoletti Aktoreak: Gabino Diego, Amaia Vargas, Isabel Gaudí, Sabrina Praga, Jesús Cisneros Ekoizpena: Descalzos Producciones