Zerdago
Itzuli agendara
Donostia Kulturaren 2026-2027 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 7tik eta irailaren 16tik aurrera
BesteKulturklik

Donostia Kulturaren 2026-2027 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 7tik eta irailaren 16tik aurrera

2026(e)ko irailaren 7(a), astelehena → 2026 ira. 27(a)

Donostia, Gipuzkoa

Inscripción

Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena. Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da: Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 7an 16:00etatik aurrera, irailaren 13ra arte. Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 16an 16:00etatik aurrera, irailaren 27ra arte. Aurten ere, euskarazko zenbait ikastarotan Belarriprest eredua errepikatuko da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko. DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira. Ohiko ordutegiak irailaren 7ko 16:00etatik aurrera: Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00 Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00 Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 8a salbu) Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00 Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00 Donostia Kulturaren 2026-2027 ikastaroak (pdf)