
Bisita komentatua: "Macula et materia", Sally Mann
2026(e)ko irailaren 27(a), igandea
Kutxa Fundazioa Artegunea
Donostia, Gipuzkoa
Gratis (inscripción)
Bisita komentatua Macula eta materia erakusketara, Sally Mann argazkilariari eskainia. Erakusketa zabalik egongo da Kutxa Fundazioa Artegunea erakusketa-aretoan, Tabakaleran, urriaren 18 arte. Erakusketak ibilbide bat proposatzen du Sally Mannen obran mugarri diren argazki-serieen bidez. Besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: At Twelve [12 urterekin] (1983-1985), Immediate Family [Gertuko familia] (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998), baita geroagoko lan batzuk ere, hala nola Faces [Aurpegiak] (2004), Proud Flesh [Haragi harroa] (2006-2015), Delta (2016), Platinum Stones [Platinotipoak] (2002) eta Goshen (2025).