
"FRÁGIL"
2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata → 2026 ira. 27(a)
La Fundición
Bilbo, Bizkaia
15 €
Frágil piezan ez dago pertsonaiarik, presentziak baizik: gorputz zahar bat, ‘bestearen’ (gizartea) erasoei eutsi egiten diena, hura ordenatzen eta menderatzen setatzen dena, zahartzaroa otzantzeko edo haren presentzia ezabatzeko. Baina gorputz zaharrak ez du hitzekin erantzuten, mugimenduarekin baizik. Keinu oro gezurtapen bat da. Arnasketa oro, adierazpen politiko bat. Hauskortasunak ahultasun-egoera izateari uzten dio, eta indar, egia eta errebeldiaren leku bihurtzen da. Izan ere, «Frágil» piezak ez du errukirik edo samurtasunik eragin nahi, baizik eta gure garaiak ‘zainketa’ hitzaren azpian lurperatzen duena ikusarazi. Dantzaren eta antzerki fisiko garaikidearen hizkuntzetan inspiratuta, «Frágil» piezak gutxieneko eta funtsezko jokalekua proposatzen du, non aulkia -eguneroko objektua- aldare, zelda, babesleku, hondamen eta sustrai bihurtzen den. «Izan ere, badira desagertzeko esertzen diren gorputzak eta irauteko esertzen diren gorputzak; adierazi gabe, geratzea aukeratu zuen baten istorioa da hau». Pieza ez da zahartzaroaz ari, zahartzen ari den gorputzaz -baina zeinarentzat errebeldia oraindik posible den-, erresistentziaren lurralde den hauskortasunaz eta inork entzuten ez gaituenean gutaz geratzen denaz baizik. Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuituan hautatu zen ikuskizuna. Fitxa artistikoa: Interpreteak: Roberto Torres eta Diego Reinfeld Jatorrizko ideia eta narraturgia: Diego Reinfeld Sortzailekideak: Diego Reinfeld, Roberto Torres, Laura Marrero Marcelino eta Alex Catona Soinu-diseinua: Alex Catona Argiztapenaren diseinua: Hugo Carugatti Cortes Mugimendu-laguntzailea: Laura Marrero Marcelino Argazkiak: Joaquín Ponce de León eta Bárbara Ponce de León Jantzien diseinua: Élida Dorta Andrade Ekoizpena: Nómada konpainia Babeslea: Tenerifeko Kabildoa Laguntzaileak: Kanarietako Gobernua, Kultura Garapenerako Kanarietako Institutua (ICDC, gaztelaniazko sigletan) eta Gomerako Zentro Koreografikoa – Unidad DAD La Gomera. Iraupena: 55 minutu