Zerdago
Itzuli agendara
"Eklipsaren ondorengo istorioa"
ErakusketaKulturklik

"Eklipsaren ondorengo istorioa"

2026(e)ko abuztuaren 7(a), ostirala → 2026 ira. 29(a)

Photomuseum

Zarautz

Zarauzko Photomuseumen aurtengo aldi baterako erakusketen programazioan, «Eklipsearen ondorengo istorioa» izeneko erakusketa aurkeztuko da, eta, hain zuzen, 2026ko abuztutik irailera bitartean ikusgai egongo da. Erakusketan Fernando Garate eta Estrella Gómararen MV Bildumako hogeita hamar artelan inguru aurkeztuko dira Irudietatik abiatzen gara, iruditeriatik, une batez bada ere, espazioaren tolesturetan kokatuko desira baten bila. Irudiak aspaldi gauzatu eta gugandik askatu diren arren, irudiak radarrarena egiten du. Mundu esanguratsu honetan, etengabe berregokitzen dabilena, bizirauteko oihartzuna. Aby Warburg-ek adierazi zigun bezala, irudiaren denbora ez da historiaren garaia, biziraupenak baizik. Irudiek beren bizitza eta aniztasunak dituzte. Gai jakin bat planteatzetik edo hari diskurtsibo bati jarraitzetik urrun, erakusketa honetan biltzen diren obren hautaketa irudiaren dentsitateetan eta biskositatean murgiltzen da. Identifikazio anitzetan, agerian utziz ez zaigula hainbeste interesatzen obra bakoitzaren egilearen nortasuna, esperientzia intersubjektibotasunaren poetikatik baino. Hainbat subjektibotasun gainjartzen dituen obra multzoa, begiradaren espazioak desafiatzen dituenak. Izenburua, «eklipsearen ondorengo istorioa», Deleuzek interstizioaren eta eklipsearen ideiaren artean egiten duen harremanean kokatzen da. Interstizioa ez da espazio hutsean kokatzen, baizik eta potentzia hutsaren lekuan: irudien arteko espazioan, garrantzitsuena irudien artean sortzen baita. Ebaketa irrazionala da. Bertan, interstizioa sakabanaketa da, kausa-efektua deskonektatzen duen iluntasuna. Ez da lotura- eta konexio-eragiketa bat, desberdintze-eragiketa bat baizik. Ekintza horrek ikuslea zerbait bere kabuz eraikitzera behartzen du. Eklipsean zehar, eguzkiaren argia desagertu egiten da une batez. Deleuzen hitzetan, une horretan errealitatea eteten da, zerbait berria sor dadin. Mostrako artelanen antolaketaren helburua, irudi bakoitza izan zena edo izan nahi zuena izateari uztea da. Proposamen horretan, ikusleak alde batetik, kulturalki bideratuta, esanahi baten bila dabil, eta bestetik, esanahirik ez aurkitzeak sortzen dion frustraziotik abiatuta, bere kontzientzia irekitzera bideratutako desio baten artean dago. Bitartean, argia itzaltzen den unean, garuna modu automatikotik deskonektatu eta bidentzia-egoerara igarotzen da. Erakusketan, Manuel Quejido, Raul Urritikoetxea, Santiago Ydañez, Ana Barriga, Carlos León, Miguel Marina, Miguel Ángel Campano, Oier Iruretagoiena, Raúl Domínguez, Antonio Murado, Rafael Balerdi, Cristina Garrido, Susan Cianciolo, Rouxi Jin, Thomas Ruff, Oskar Tuazon, Elena Núñez Mallén, Asier Mendizabal, Taxio Ardanaz, Maider Lopez, Bengt Lindstrom, Mullican, Manu Muniategiandikoetxea, JR Amondarain, Miquel Mont, Nagore Amenabarro eta Abraham Lacalleren lanak daude ikusgai. JOSÉ RAMÓN AMONDARAIN