Zerdago
Itzuli agendara
"Atlas_Erro oker"
BesteKulturklik

"Atlas_Erro oker"

2026(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Lehenik, folio eta grapekin koaderno xume bat sortuko dugu. Ondoren, tintaren transferentziarekin, errorearekin eta ustekabearekin jolastuz beteko dugu. Lehen trazutik abiatuta, irudi bera forma berrien sekuentzia bihurtzen dela ikusiko dugu. Prozesu honen aukerak esploratuko ditugu, eta eraldaketa bakoitza hurrengoaren abiapuntu nola bihurtzen den deskubrituko dugu. Horrela, harremanak, aldaerak eta ustekabeko irudiak sortuko dira. Horren guztiaren emaitza fanzine bat izango da. Ez da marrazten jakin behar, esperimentatzeko eta akatsarekin jolasteko gogoa baino ez da behar.