
"Kultura Modernoko Ikastaroa Nafarroako Museoan"
2026(e)ko irailaren 28(a), astelehena → 2026 ira. 30(a)
Museo de Navarra
Iruñea, Nafarroa
25 €
Nafarroako Museoak berriki aurkeztu du Kultura Modernoko Ikastaroaren laugarren edizioa, 2026ko irailaren 28tik 30era bitartean egingo dena. “Paisaia eta lorategia. Natura Aro Modernoan” izenburupean, etapa historiko hori osatzen duten mendeetan ingurune naturalarekin izandako harremana jorratu nahi du. Ikastaroaren helburua da bertaratzen diren pertsonei Aro Modernoko gizonek eta emakumeek naturarekin zuten harremana hurbiltzea: landaredia, lorategiak, fruituak eta loreak. Gai hori garai hartatik kontserbatu diren artelanen, monumentuen eta aztarna arkeologikoen bidez lantzea da asmoa. Eduardo Barba Gomezek zuzenduta, ikastaroak diziplina anitzeko ikuspegitik aztertuko du pertsonek Antzinako Erregimeneko mendeetan ingurumenarekin zuten harremana. Dibulgazio-maila handiko ikastaro ilustratua da, hausnarketara eta eztabaidara gonbidatzen duena. Nafarroako Museoak duen uste sendo batetik abiatzen da: kultura-ondare eta arte oro garaikidea dela, hau da, bisitatzen duen pertsonari —gaur egun ere— interpelatzen diola. Museoak XV. eta XVIII. mendeen artean datatutako pieza ugari ditu bere bildumetan eta erakusketa iraunkorrean. Ikastaroa sei hitzaldik osatuko dute, bakoitza 50 minutu ingurukoa, eta gai bakoitzean adituak diren pertsonek emango dituzte. Ondoren, adituen eta bertaratutako publikoaren arteko eztabaidak egingo dira. Guztira, 10 orduko iraupena izango du. Arratsaldero, lehen hitzaldia 18:00etan izango da eta bigarrena 19:15ean. Bi hitzaldien ondoren, galderetarako tartea zabalduko da. Horrez gain, goizez, Nafarroako Museoaren erakusketa iraunkorrean zehar bisita gidatua egingo da, arte eta botanikan adituak diren Nafarroako Museoko bi kultura-boluntarioren eskutik. Informazio gehiago: culturanavarra.es