
MusikaesKulturklik
Loiola Vintage Festival 2026
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata
Centro Cultural Loiola
Donostia, Gipuzkoa
Gratis (con invitación)
16. Loiola Vintage Festivalak 70eko hamarkadako musika izango du ardatz. Bi emanalditan (19:00etan eta 22:00etan) bertako zortzi bakarlarik hamarkada horretako musika eskainiko dute: Santi Romano, Lidia Insausti, Iván Azkarate, Sara Grajal, Julen Morgado, Anaís Mercury, Emilio Azkarate eta Liss. Denek Loiola Vintage Band izango dute lagun: Andoni Etxebeste (bateria), Javi Echarri (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta Iñaki Miguel (teklatuak eta zuzendaritza). Oharra: Sartzeko gonbidapena behar da, eta Loiola Kultur Etxean jaso ahal izango da asteazkenean, irailaren 30ean, 16:00etatik aurrera. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko