
Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Pailazo"
2026(e)ko urriaren 4(a), igandea
Teatro Principal de Donostia (Antzoki Zaharra)
Donostia, Gipuzkoa
10 €
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte Paristik Natorren, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Altza Pelipe eta abar. Fitxa artistikoa: Sorkuntza: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena Aktoreak: Juan Manuel Zaldua, Peru Ansorena, Kattalin Ansorena Soinu eta argi teknikaria: Jokin Garmendia Jantziak: Silvia Baltasar Jantzien arduraduna: Ana Legarra Ekoizpena: Kattalin Ansorena Adina: +3 urte.