
Euskal Zinema Zikloa 2026: "Oteiza 14 apostolu"
2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia
Gasteiz, Araba
4 €
Oteiza, 14 apostolu Oskar Alegriaren ikus-entzunezkoa da, Jorge Oteizaren ideiei buruzkoa: askotariko inguruabarretatik etorririko hamalau figura kulturalek esku hartzen dute. Guztiek ere Oteizaren obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute. Oskar Alegria Iruñean jaiotako kazetaria eta zinema zuzendaria da. Dokumentalgintzan nabarmendu da, eta bere lanek memoria, paisaia eta denboraren inguruko begirada pertsonala eskaintzen dute. Bere film ezagunenen artean daude Emak Bakia Baita (2012), Zumiriki (2019) eta Zinzindurrunkarratz (2023). 2013 eta 2017 artean Punto de Vista Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.