Zerdago
Itzuli agendara
MusikaesKulturklik

Festibas 2026

2026(e)ko urriaren 12(a), astelehena

Basauri

Gratis

"Festibas" banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak udalerriko musika-bandei eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalen erabiltzaileei eskainitako jardunaldia da "Festibas". Urriaren 12an (astelehena) izango da hitzordua, Basaurin, San Fausto jaien ospakizunekin batera. "Festibas"en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan. Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 20tik irailaren 4ra eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken hiru ikasturteotan (2023-2026) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana, eta taldeko kideak 12 urtetik gorakoak izan behar dute. www.basauri.eus udal webgunean eta zirtzart.basauri.eus atarian daude dokumentazio guztia eta oinarriak.