Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Sidari"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Sidari"

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Teatro Jesús Ibáñez de Matauco

Gasteiz, Araba

15 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina alda dezake etorkizunak oraina? Hogeita hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da honako hau. Jonek eta Jokinek interrail bidaia bat egitea erabaki dute, Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotekidea. "Bizitzako bikotekidea". Existitzen al da horrelakorik? Trenean igotzearekin batera, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Horiek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea, eta hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek betiko maitatzen omen dute elkar. Bidaiaren hainbat momentutan adineko bikote horrekin topo egin ahala, modu logiko eta arrazionalean ulergaitza den zerbait susmatzen hasiko da Jone: bikote xelebre hori beraiek al dira, lau hamarkada barru? Fitxa artistikoa: Egilea: Kepa Errasti. Zuzendaritza: Getari Etxegarai. Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal. Antzezleak: Iholdi Beristain, Hodei Arrastra, Getari Etxegarai, Kepa Errasti.