Zerdago
Itzuli agendara
Expodistrito 2026: "BESTE BEGIRADA BATZUEN ZATIAK"
ErakusketaKulturklik

Expodistrito 2026: "BESTE BEGIRADA BATZUEN ZATIAK"

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 urr. 15(a)

Centro Municipal de San Francisco

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Bilboko Udalak aldi baterako erakusketa deszentralizatuen EXPODISTRITO ziklo berria antolatu du beste behin. Era horretan, irailetik aurrera, programa honen edizio berri bat hasiko da, eta argazkigintzako eta arte plastikoetako proposamenak eskainiko dira. Erakusketa horietan honako artista hauek parte hartuko dute: Anna Surinyach (argazkia); Agus Morales (poemak); Mengyin Wang (pintura); Sheila Gonzalez Azcona (argazkia); Adela Blanco (pintura); Miguel Angel Vazquez (eskultura); 80ko hamarkadan Somerako K2 erakusketetan parte hartu zutenak (argazkia); eta Euskal Akuarelarien Elkartea (pintura). Halaber, Miguel de Unamunori eta zientziarekin zuen harremanari eskainitako erakusketa bat egongo da, Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Museo Etxeak, Salamancako Unibertsitateak eta Bilboko Udalak antolatua; eta Pablo Picassori eskainitako omenaldi-erakusketa bat, artista plastiko, musikari eta poeten talde nabarmen batek 70eko hamarkadan haren mendeurrenean egindako ekarpenetan oinarritua, gaur egun Blas de Otero Fundazioaren funtsen parte direnak. Hiruhileko honetan, EXPODISTRITO programak hiru erakusketa eskainiko ditu, Bilboko historiaren hainbat alderdi erakusteko: Lehenengoa Zabala auzuneko tren-etxeei eskainitakoa da, 100. urteurrenean (1926/2026). Bigarrena 40, 50 eta 60ko hamarkadetako argazkien erakusketa bat da, eta Santutxuko Landerako txaleten bilakaera erakusten dute. Azkenik, ALDATZ GORA mendi-taldearen mendeurrena ospatuko da, Bilboko mendi-talde historiko horren historia errepasatzen duen argazki-erakusketarekin. Irailaren 1ean, asteartea, hasi eta 2027ko urtarrilaren 5era bitarte, Bilboko auzoetako Udaltegietan ziklo horren barruko erakusketak eskainiko dira. Atal berri honetan, Hiriko bizilagunek Expodistritoren proposamen artistikoak ikusgai izango dituzte auzo hauetako Udaltegietan: San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekalde. Erakusketa guztiak doakoak izango dira, eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Programa osoa helbide honetan kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus. ADELA BLANCO eta MIGUEL ANGEL VAZQUEZ. “Beste begirada batzuen zatiak” Lola Marquinezek komisariatutako erakusketa honetan, Adela Blancoren pinturak eta Miguel Angel Vazquezen eskulturak biltzen dira. Lehenak 91 urte ditu eta ikusmen-urritasun handia du, eta landa-eremuan igarotako haurtzaroko oroitzapenak islatzen ditu. Bigarrena, berriz, 58 urteko gizona da, erabat itsua. Urriak 1-15 / San Frantzisko Udaltegia Urriak 17-30 / Begoña Udaltegia Azaroak 3-16 / Otxarkoaga Udaltegia