Zerdago
Itzuli agendara
"Herentzia"
AntzerkiaesKulturklik

"Herentzia"

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna → 2026 urr. 16(a)

Teatro Principal de Donostia (Antzoki Zaharra)

Donostia, Gipuzkoa

16 / 22 €

Kulunka Teatroren Herentzia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misterioan barrena. Eta baita, beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko saiakera ere. Thriller egitura duen tragedia garaikidea da Herentzia. Galdera bat du ardatz: Nola kudeatzen da ulertezina dena? Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da Javi eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten. Fitxa artistikoa: Interpreteak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte Zuzendaritza: Rolando San Martín, Iñaki Rikarte Testua: Iñaki Rikarte Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Teatro Argiztapen diseinua: David Bernués Musika-konposizioa eta soinu-gunea: Luis Miguel Cobo Jantzi diseinua: Ikerne Giménez Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga Produkzio laguntzailea: Nagore Plazaola Ekoizpena: Kulunka Teatro.