Zerdago
Itzuli agendara
Getxoko Komiki Azoka 2026
AzokaKulturklik

Getxoko Komiki Azoka 2026

2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala → 2026 urr. 18(a)

Getxo

Gratis

Urriaren 16tik 18ra itzuliko da Getxoko Komiki Azoka, bederatzigarren artearen zaleentzat binetaren panoramarekin derrigorrezko hitzordua bilakatu den ekimena, hain zuzen ere. Aurten, San Diego-Comic Con Malaga jaialdiarekin bat ez etortzeko atzeratu egingo dira datak eta, hori dela eta, urriaren 16tik 18ra izango da azoka getxotarra. Ohi bezala, bertan 40 saltoki, izen handiko artistak eta egitarau anitza hartuko ditu hiru egunetan zehar. Aurten, merkataritza-gunea hiru lekutan banatuko da, 40 saltokietan sektoreko liburu-denda, argitaletxeak eta fanzineak bilduko direla Areetako Geltokia plazan, Ibaiondo kalean eta Romoko Santa Eugenia plazan. Horrela, Santa Eugenia kalean jendearen zirkulazioa erraztuko da modu egokiagoan. Azokan, ohi bezala, publikoak azken nobedadeak erosteko aukera izango du, baita bildumako komikiak, askotariko merchandisinga eta komikiaren eta ilustrazioaren munduarekin lotutako beste artikulu batzuk ere. Horrezaz gain, Romo Kultur Etxeak azokaren ekintza-programa hartuko du, besteak beste, erakusketa bat, aurkezpen editorialak, hitzaldiak, mahai-inguruak, haurrentzako tailerrak eta sinatze-txandak izango direla. Azken horietan, zaleek beren artista gogokoenengana hurbiltzeko aukera izango dute eta, betiko lez, horietako biri omenaldia egingo zaie Azokaren lehen egunean beren ibilbide profesionala saritzeko. Sari bana emango zaie, bata euskal sortzaileentzat eta bestea estatu mailako artistentzat.