Zerdago
Itzuli agendara
Hiru bit: "Bideojokoen inguruko analisi eta elkarrizketa emozionalerako gunea"
BesteKulturklik

Hiru bit: "Bideojokoen inguruko analisi eta elkarrizketa emozionalerako gunea"

2026(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

Hiru bit komunitatean esperimentatze prozesuak abian jartzeko Plaza_Co deialdian hautatutako proiektuetako bat da. Hiru bit topaketa zikloan, zerk mugitzen, kezkatzen eta konektatzen gaituen elkarrekin aztertzeko tresna bat bihurtzen da bideojokoa. Garaiko indarkeria, antsietate eta ziurgabetasunen aurrean, elkarrekin jolasteko, esperimentatzeko eta pentsatzeko elkartuko gara. Saio bakoitzean gai jakin bat jorratuko dugu, bideojoko nagusi batetan oinarrituta; irakurketa klub batean bezala, baina jokatuz. Esperientzia partekatutik abiatuta, hitz egiteko, sentsazioak, bizipenak eta zaintzak trukatzeko, eta munduan nola bizi garen elkarrekin hausnartzeko espazio bat zabalduko dugu. Zer sentitzen dugu besarkatzen dugunean? Abesten dugunean? Ordaintzen dugunean? Hiltzen dugunean? Hurrengo saioa: Irailak 15 – Neurodibergentziak. 06 Bideojokoa_WHO 'S LILA? (2022) Itzuli da Hiru Bit eta oraingoan neurodibergentziaz eta hedabideetan duen irudikapenaz hitz egingo dugu. Gogoeta egingo dugu benetako erreferenteen existentziaz, oraindik bizirik dirauten estereotipoez, informazio faltaz eta faktore horiek pertsona horien eguneroko bizitzan duten eraginaz. Who 's Lila? (2022) bideojokoak ez du gaia zuzenean jorratzen baina obra gutxik lortzen dute komunikazioa eta lekua hartzea munduan hain arrotz, auto kontziente eta nekagarri sentitzea. Bere mekaniketan eta atmosferan aurkitzen dugu neuro dibergentzia oso ohikoa ez den leku batetik pentsatzeko espazio perfektu