
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Gigante"
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Félix Petite Antzokia
Gasteiz, Araba
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Mark Rosenblatten Gigante antzezlanak, benetako gertakariak oinarri hartuta, karisma handiko artista baten erretratu poliedrikoa dakar. Hala, zorroztasunez baina umorez, aztergai du zer alde dagoen iritzi neurritsuen eta aurreiritziz beteriko erretorikaren artean. José María Pouk hezurmamitzen du Roald Dahl, nazioarteko ospea duen idazle xelebrea. Dahlen adierazpen polemiko batzuek oihartzun handia izan zuten prentsan, eta eragina izan zuten idazlearen ospean, ustekabeko ondorioekin. 1983ko uda da. Roald Dahl idazle ingeles ospetsua bere azken liburua berrikusten ari da, inprentara bidali aurretik. Alabaina, eskandalua piztu du duela gutxi idatzi duen artikulu antisemita batek; jomugan dago idazlea, eta ez dirudi egoera berehala baretuko denik. Bere landetxean dagoela, inguru hurbileko eta argitaletxe giroko pertsona batzuekin batera, zer egin erabaki beharko du: jendaurrean barkamena eskatu ala bere jarrerari tinko eutsi, bere ospea arriskuan jarrita.