
"La Desconquista"
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Serantes Kultur Aretoa
Santurtzi
20 €
La Desconquista komedia burlesko, komiko eta musikal bat da, Aurkikuntzaren kroniketan oinarritua. Inperioko amets eta anbizioetara egindako bidaia zoroa, zuzeneko musikarekin, erritmo bizi-bizian eta, batez ere, barre-algara ugarirekin. Festa eszeniko eta musikal honek eguzkia sartzen ez zen Inperioaren anbizio, obsesio, beldur eta estutasunak ditu ardatz, konkistatzeko gogoan eta oraindik ezezaguna den kontinente baten errealitate berriaren aurrean sentitutako harriduran. Ikuspegi zorrotz eta eldarniozkoa, jatorrizko testu eta musikarekin, umore zorabiagarriarekin, poesia eszenikoarekin eta bost antzezle paregaberekin. Ron Lalá La Desconquista-ra abiatu da noraezean dagoen txalupa batean! Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Yayo Cáceres Antzezleak: Juan Cañas, Miguel Magdalena, Diego Morales, Luis Retana, Daniel Rovalher