
"Teatro da mangiare?"
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata
Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
Gasteiz, Araba
18 €
Ikuskizun honetan jan egingo dugu, benetan. Jan egingo ditugu 1989an nekazari lanetan hasi ginenetik egiten ditugun gauzak. Jan egingo ditugu baserrian lantzen eta eraldatzen ditugun gauzak, gure lurrak emandakoak. Mahai baten bueltan eserita, benetako otordu bat prestatu eta jan bitartean,nekazari-aktore gisa dugun esperientzia paregabea kontatuko diogu jendeari, gure erara. Landa-eremuko bizitzaz etazine-aretoetatik kanpo egiten den antzerkiaz mintzatuko gara. Sukalde batean sortu zen Teatro da mangiare? antzezlana, Ariette familiaren etxeko sukaldean, hain zuzen ere. Tagliatelleak egin bitartean, kontu-kontari ibili ginen Armando Punzoeta Cinzia de Felicerekin, gure etxean lo egitera geratu baitziren aurreko gaueko ikuskizunaren ondoren. Volterrateatro jaialdian estreinatu zen 2000. urteko uztailaren 18an, eta azken urteotan hazi, heldu eta aberastu eginda, organismo bizi bat nola, Italian eta Europan 1.300 emanalditikgora eskaintzeari esker. Harrezkero gauza asko aldatu dira gure bizitzetan, baina oraindik ere harritu egiten gaitu aitorpen publiko autobiografiko—edo "autorretratu"— honen indar kutsakorrak. OHARRA: Ikuskizun honetan jan egingo da. Glutenarekiko intolerantzia duten pertsonek ezingo dute pastarik jan (artistengari-irinarekin egina), baina bai beste elikagai batzuk egongo direnak. Fitxa artistikoa: Ideia: Paola Berselli, Stefano Pasquini Zuzendaritza: Stefano Pasquini Antzezleak: Paola Berselli, Mauricio Ferraresi, Stefano Pasquini