Zerdago
Itzuli agendara
"Pentsartean"
BesteKulturklik

"Pentsartean"

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

Pentsartean topaketak formatua berritu zuen iaz. Azken urteotan hilero biltzen ginen Medialabeko egongelan, baina azkenaldian beste formatu eta maiztasunak probatu ditugu, denbora-tarte handiagoko eta iraupen luzeagoko saioak eginez. Saio ireki eta parte-hartzaile hauetan, liburuetatik abiatuta hausnartzen hastea gustatzen zaigu, baina pentsamendu kritikorako beharrezkoak diren beste diziplina batzuk ere baliatzen ditugu. Gurea, liburu artean gertatzen den pentsatze bat da, pelikula zatien, abestien, artelanen artean. Material hauek espazio hau eratzen laguntzen digute, egokitu zaigun munduari modu kritikoan aurre egiten lagunduko diguten hausnarketak egiteko. Eta hau guztia modu kolektiboan pentsatzeko zereginean lagunduko diguten gonbidatuen presentziarekin. Saio bakoitzaren aurreko denboraz gozatzeko eta gaiaren inguruan murgiltzeko, materialen aukeraketa bat prestatu dugu, izena ematean bidaliko dizueguna. Betiko moduan, ez da derrigorrezkoa irakurketa edo ikustaldi hauek egitea, parte hartze hutsa luxu bat da, baina denboraz, patxadaz eta lasaitasunez gozatzera animatzen zaituztegu. Hurrengo saioa: Irailak 26