
Iturritik Jaialdia 2026: "Hiru"
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata
Teatro Victoria Eugenia
Donostia, Gipuzkoa
10 / 24 €
2026ko Iturritik Jaialdiaren barne. Oharra: Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Klub aretoa, 21:00) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da. Edukiera mugatua. Kresala Dantza Taldeak Hiru pieza aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian Iturritik Jaialdiaren baitan. Hiru lanean, dantza, musika eta poesia elkartzen dira Eduardo Chillidaren eskulturen unibertso poetikoan inspiratutako bidaia eszenikoa osatzeko. Itsasoaren, harriaren, haizearen eta zeruaren arteko elkarrizketatik abiatuta, etengabeko eraldaketan dagoen obra bat eraikitzen da, keinu sotil eta iradokitzaileen bidez. Fitxa artistikoa: Koreografia: Faustino Aranzabal Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal Jantziak: Paloma de Alba Argiak: Inma Irazustabarrena Musika: Georg Friedrich Häendel, Johann Sebastian Bach, Antonio Vivaldi, Dmitri Shostakóvich, Terry Ann Tucker, Jordi Savall, Joxean Goikoetxea, Arkaitz Miner, Juan Arriola, Enrike Solinís, Miren Zeberio, Elena Munguía Ahotsak: Philippe Jaroussky, Leire Berasaluze Talde teknikaria: Eragin.stac Dantzariak: Kresala Dantza Taldea. Argazkiak: Mikel Zubillaga.