Zerdago
Itzuli agendara
BesteKulturklik

MIRANDAOLAKO BURDINOLA MARTXAN

2026(e)ko abuztuaren 30(a), igandea → 2026 urr. 25(a)

Museo del Hierro Vasco

Legazpi

8,5 €adultos y 5 €niños /as

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu! Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428) ABUZTUAN: Abuztuak 30 (Goiz familiarra 11:00etan Ezpataren misterioaren tailerra eginez) IRAILAN: Irailak 13 (Osatu goiza 11:00etan Chillida Lantoki eta Fabrika bisitatuz) Irailak 27 (Goiz familiarra 11:00etan Ezpataren misterioaren tailerra eginez) URRIAN: Urriak 11 (Osatu goiza 11:00etan Chillida Lantoki eta Fabrika bisitatuz) Urriak 25 (Goiz familiarra 11:00etan Ezpataren misterioaren tailerra eginez) Hurrengo datak 2027an iragarriko dira. Taldeek bisita hitzartuak egin ditzakete aldez aurretik kontsultatuta.