Zerdago
Itzuli agendara
Iturritik Jaialdia 2026: egitaraua
MusikaKulturklik

Iturritik Jaialdia 2026: egitaraua

2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala → 2026 urr. 25(a)

Donostia, Gipuzkoa

A la venta 1 de septiembre (11:30)

V. Iturritik Jaialdia urriaren 23tik 25era bitartean emango da Donostian. Hiru egunetan zehar aretoko bost ikuskizun, kaleko bi ikuskizun eta hainbat dantza tailer proposatzen ditu jaialdiak. Aurten gainera mauka bereziak izango dira Victoria Eugeniako areto nagusiko sarrerak erosita beste bi pieza labur doan gozatzeko. Programazioan Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak daude. Mugimendua ulertzeko modu ezberdinak proposatzen ditugu, tradiziotik eta sorkuntza garaikidetik. Euskal dantzarekin batera, hainbat diziplina ezagutuko ditugu: zirkua, zeinaren sustraiak herri-jolasak eta plaza-ikuskizunak diren; dantza urbanoak, gure hirietako benetako folklorea; tango akrobatikoa, zeinak Río de la Platako herri-kulturatik datorren adierazpen bat berrasmatzen baitu, eta pole dance, gaur egun arte-mintzaira berria duten antzinako praktika akrobatikoen oinordekoa. Proposamen horiek guztiek ideia bera dute: tradizioek eraldatzeko gai direlako diraute bizirik. Sarrerak asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. EGITARAUA: Urriak 23: "Street Pole Dance" (Meriko) + "Otros Aires" (Duo Laos konpainia) | Victoria Eugenia Club, 19:30 Urriak 24: "Hiru", Kresala Dantza Taldea | Victoria Eugenia Antzerkia, 19:30 Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Klub aretoa, 21:00) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da. Edukiera mugatua. Urriak 25: "1926 – 2026. Ehun Urtez Dantzan", Arkaitz Añorgako Dantzariak | Victoria Eugenia Antzerkia, 19:00 Emanaldi honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Kluba, 20:15) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da.